- Hondarribiko Santa Engrazia baselizaren inguruko eremua egokitu egingo du gaur Udalak. Juan Mari Altuna Hiri Segurtasunerako zinegotziak atzo azaldu zuenez, Santa Engraziako baselizaren inguruetan autoentzako aparkalekuak egokitu behar dira margoketa lanekin bertako bizilagunen irisgarritasuna bermatzeko. “Orain dagoen bezala, askotan zailtasunak izaten dituzte”, zioen Altunak. Bihar, berriz, Amute auzoko autoak aparkatzeko gunea margotu egingo da, eta horretarako han aparkatuta dauden autoak erretiratzea eskatu dute Udaletik.