- Maria Serrano Merkatari-tza, Turismo eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak atzo aditzera eman zuenez, dagoeneko ia 3.000 bono erabili dira Hondarribian Euskadi Bono Merkataritza kanpainan izena emana duten establezimenduetan. Eusko Jaurlaritzak abiatutako ekimen honetan, Udalak 300.000 ekarpena egin du hiriko dendetan kon-tsumoa sustatzeko.

Bonoak erabiltzeko epea abenduaren 31a arte irekita egon arren, dagoeneko Hondarribiko sei dendetan amaitu dira eta, Serranorentzat, "hori oso seinale ona da". Izan ere, kanpainaren hasieran saltoki bakoitzak 213 bono zituen saltzeko, eta hauetako batzuk oraindik eskuragai daude hiriko 26 establezimenduetan. "Orain artean balorazio positiboa egin beharrean gaude Udaletik, eta hiritarrei dei egiten diegu ekimenean parte har dezaten eta herriko merkataritzan eragin dezaten", esan zuen Serranok.

Ildo horretan, zinegotziak bonoen funtzionamendua gogorarazi zuen: "Denda hauetan 30 euro gastatuta, automatikoki 10 euroko deskontua aplikatzen da zuzenean. Herritar bakoitzak lau bono dauzka eskura, eta baldintza bakarra, 18 urtetik gorakoa izatea da". Lau bonoak denda desberdinetan edo denda bakar batean erabili daitezke.

Bestalde, turismo bonoei dagokienez, ostalaritzaren itxieraren harira bono hauek erabiltzeko epea luzatu du Udalak. Hain zuzen ere, establezimenduek kanpainiara atxikitzeko azaroaren 30 arte daukate epea eta bonoak 2021eko maiatzaren 31era arte aurretik izena eman duten establezimenduetan. Neurri honez gain, krisia pairatzeko beste batzuk hartuko direla aurreratu zuen Serranok.