- Lezoko Udalak 2021erako zerga guztiak eta tasa gehiengoak izoztuta mantentzea erabaki du, COVID-19aren krisiak herritarrengan eragindako ondorioak kontuan hartuta eta datorren urteari begira ere erabateko normaltasunik ez izatea aurreikusten delako.

Tasen atalean egongo diren salbuespen bakarrak liburu ba-tzuen prezioen eguneraketa eta ingurumen sailari loturiko tasa batzuen aldaketak izango dira.

Erabaki honekin, Lezoko Udalaren helburu nagusietako bat da, COVID-19aren krisialdiaren eraginez, herritarren gaineko presio fiskala ahal den neurrian baretzea.