- Eusko Jaurlari-tzaren Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak hobekuntza lanak hasi berri ditu Hondarribiko Kai Zaharrean. Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbitzuetako zinego-tziak, Butroi pasealekuaren zati horren mantenimendua Udalari ez dagokiola gogorarazi zuen. Lanak datozen hiru asteetan burutuko dira eta Kai Zaharra orain arte egoera onenean ez zegoenez, Carrionek Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari hobekuntza hauek egin izana eskertu zion. Obrak azaroaren erdialderako amaituta egon beharko lirateke.