- Hondarribian urria zehar egingo diren euskaraz aritzeko topaketetatan izena emateko epea zabalik dago Mintzalagun ekimenaren baitan. Hala jakinarazi zuten atzo Aritz Enparanek, ekimenerako udal dinamizatzailea, eta Maria Serranok, Euskara zinego-tzia, Alde Zaharreko Olazabal parkean egin zuten agerraldian.

Pandemia aurrez aurreko topaketak egiteko oztopoa izan litekeela badakitela argi utzi zuten Serranok eta Enparanek. Horregatik, COVID-19aren aurkako protokolo bat ezarri du Euskaltzaleen Topaguneak, aurrez aurreko topaketak lehenetsi ahal izateko osasun egoerak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen diren neurrian. "Horrekin jarraitu ezin dugula ikusiz gero, topaketak online egiteko aurreko itxialdian egin genituen saiakerak berriz martxan jarriko genituzke", azaldu zuen Enparanek, nahiz eta bere asmoa "hori ahal den neurrian sahiestea" izan.

Ekimenean parte hartzeko bi modu daudela gogorarazi zuen ere dinamizatzaileak, bidelari edo bidelagun gisa. Lehenengoa euskara ikasten ari diren edo maila hobetu nahi duten pertsonek hartu dezaketen rola da; bigarrena euskara menperatzen duten eta besteei praktikatzen lagundu nahi dieten pertsonek hartu dezakete. Jon Altuna, Hondarribiko Mintzalaguna ekimenaren bidelagunetako bat, topaketetan bizitzen den giro ona nabarmendu zuen atzoko agerraldian.

Topaketak astean behin antolatuko dira, ordubetez, eta izen-emateak mintzalaguna@hondarribia.eus postara idatziz edo labur.eus/hondarribia helbidean egin daitezke.