- Urriaren 24ean, datoren larunbatean, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina Hondarribiko Zuloaga Etxea liburutegiak ospakizuna aste osoan zehar luzatuko du. Beraz, larunbatera arte Zuloaga Etxeko sarrera bidai agentzia gisa dekoratuta egongo da. Bertan erabiltzaileek nora bidaiatu nahi duten aukeratu ahal izango dute, bidai txartelen bidez. Hauen atzean leku horretara bidaiatzen lagunduko dieten liburuak edota pelikulak gomendatuko zaizkie. Horrez gain, liburutegiak bi erakusketa txiki antolatu ditu: lehenengoa erabiltzaileek dokumentuetan utzi dituzten gauzez osatuta (marrazkiak, errezetak, bidai txartelak...), eta bigarrena orri marka-tzaileez osatuta. Gainera, hiru ekimen antolatu dira. Bihar, 17.30ean, Lupe Lekuonak haurrentzako ipuin kontalari saio bat eskainiko du; ostiralean, 19.00etan, 16 urtetik gorako ipuin kontalari saio bat ospatuko da Joxemari Carreren eskutik, eta azkenik, larunbatean liburutegia San Pedro kalera aterako da, postu batekin.