- Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren aurkako Mundu Eguna da. Bularreko minbizia emakumeen artean tumore gaizto ohikoena da, eta urtero 1.300 kasu baino gehiago antzematen dira Euskadin. Horregatik aste honetan zehar Galtzarabordako eta Fanderiako kirol instalazioetan arrosa koloreko kamisetak jarri dituzte salmentan, gaitz horren aurkako sinbolotzat. Saltzen den kamiseta bakoitzeko euro bat emango zaio Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteari.

Bestalde, biharko antolatuta dauden ekimenetara arrosa koloreko kamiseta jantzita eramateko proposamena luzatu dute.