- Oiartzungo udaletxeko 23 administrari berdintasun politiketan formakuntza jasotzen ari dira. Berdintasun politikei buruzko oinarrizko printzipioak ezagutzeaz gain, administrari lanpostuei zuzendutako formakuntza espezifikoa ere jasoko dute. Bi saio egingo dituzte, guztira bost orduko formakuntza jasotzeko. Aste honetan egin dute lehenengo saioa eta datorren astean, bigarrena.