- Altzate igerilekuan, haurren igeriketa ikastaroen ordutegian zehar, beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea igerilekua erabili ahal izateko. Hitzordurik gabe ezingo da bertara sartu. Hitzordua hartu beharreko ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 17.00etatik 19.00etara eta larunbatetan 10.00etatik 13.00etara. Erreserba apparen bitartez egin daiteke. Ordutegi horretatik kanpo, erabilera librea izango da.