- Irungo Gaurko Andreak elkarteak elkarrizketa irekirako jardunaldi batzuk antolatu ditu. Jardunaldi horien bidez, emakume enpresaburuek, profesionalek eta zuzendariek ekonomiari, eta enpresa-munduari egiten dizkioten ekarpenen garrantzia azpimarratu nahi ditu elkarteak. Lehenengo saioa bihar izango da, 18.00etan, Belén Fornies hizlariarekin, eta Zoom bidez ospatuko dira. Izena emateko esteka elkartearen Facebookeko orrian aurkitu daiteke.