- Hondarribiko Udalak Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzen deialdia zabaldu berri du. Deialdi honetan 2019 urtean zehar egindako diktamena eta obren zuzendaritza eta burutzapena lagunduko dira. Dirulaguntzaren bidez babestutako lanen aurrekontuaren %10 estaliko da, gehienez ere 3.000 euroko kopurura bitarte. Deialdia irailaren 28ra egongo da irekia, eta eskaerak Javier Ugarte kaleko bulegoetan (BAZen) egin daitezke.