- XX. mendeko euskal arrantzari lotuta, euskal kostaldeko arrantza armadore etxeen lehena eta orainari buruzko erakusketa hartu du Errenteriako Xenpelar Etxeak Arkeolurrek antolatuta. Erakusketa hilaren 26ra arte egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera, 17.00etatik 20.00etara. Panelez gain, bideo bat, argazkiak eta ontzien maketak daude ikusgai.