- COVID-19ak sortutako egoera dela eta, aurten ez dira santakru-tzak ospatuko. Hala erabaki dute, erantzukizunez eta aho batez, Jai Batzordeak, ostalari eta merkatariek eta Lezoko Udaleko talde guztiek. Helburua da birusari hedatzeko aukerarik ez ematea eta azken hilabeteetan birusaren aurka borrokan ari direnei elkartasuna adieraztea. Hala, lezoarrei dei egin diete modu berean jokatzeko.