- Dinamizatzaile talde batek Pasai Donibane bisitatuko du gaur, 12.00etatik 14.00etara. Bisitaren helburua herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzea da COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar ditugun neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko. Erdigunea bisitatuko dute, jende pilaketa gehien jasotzen duen udalerriko gunea baita. Neurriak gogoratzeaz gain, musukoak banatuko dituzte herritarren artean.