- Oiartzungo Helduen-tzako Tailerrak, HELTAk, COVID-19aren eragina geroz eta gehiago zabaltzen ari denez, eta parte-har-tzaile guztien segurtasuna eta osasuna bermatze aldera, ikasturte berria udazkenean ez hastea erabaki du. Honenbestez, 2020-2021 ikasturteak sei hilabete besterik ez ditu izango, urtarriletik ekainera bitartean. Gainera, matrikulazio epea ere azarora arte atzeratu da.