- Bihar Errenteriako Oarso 2020 aldizkariaren aurkezpen irekia izango da, 18.30ean, Merkatuzarren (Pablo Iglesias, 3). Bertan, eta egileen eskutik, aurtengo edukiak ezagutzeko aukera eskainiko da. Gonbidapenak gaur arte eskatu ahal izango dira posta elektronikoz, artxiboa@errenteria.eus helbidera idatziz, edo 943 449 610 telefonora deituz, 8.30etik 13.30era.