- Arraunak Gora taldeak, Hondarribiko Arroka Berri jatetxearekin elkarlanean, bere lehen balkoi lehiaketa antolatu du, Ama Guadalupekoaren traineruen koloreekin kaleak eta eraikinak berdez betetzeko. Helburua originaltasunez balkoiei bizia ematea da. Parte hartzeko, balkoien argazkiak Twitterrera, Facebookera edo Instagramera igo beharko dira #BalkoiakBerdez hashtagarekin, eta Arraunak Gora eta Arroka Berri sare sozialen batean jarraitu uztailaren 31a baino lehen. Argazki garailearen autoreak Arroka Berri jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria irabaziko du.