- Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegiko erabiltzaileek berriz ere apal artean ibiltzeko aukera izango dute, gehienez hamabost minutuz eta aurretik eskuak garbituta eta musukoarekin. Materiala kontsultatzeko esertzeko aukera ere izango da, baina mahaia erabili aurretik eta ondoren desinfektatzeko produktua bota beharko da.