- Uda 2020 kirol kanpainak bi aktibitate berri gehitu dizkio bere eskaintzari. Hain zuzen, Top kirola eta Igeriketa intentsiboko ikastaroak dira bi eskaintza berriak eta horietan zein gainerako ikastaroetan izena emateko epea oraindik zabalik dago. Biak Lezon eskainiko dira. Informazio gehiago lezo.eus webgunean ikus daiteke.