- Datorren asteazkenean udako igerilekua irekiko du Oiar-tzungo Udalak. COVID-19ak eragin duen osasun larrialdia dela eta, neurri bereziekin eta ohi baino pixka bat beranduago irekiko da udako aisialdi gunea.

Aforoan izango da aldaketak gehien nabarmenduko den arloetako bat. Jaurlaritzaren dekretuak instalazio hauetan erabiltzaileen %60 baimentzen du. Oiartzungo udako igerilekuaren kasuan, horrek esan nahi du gehienez 420 lagun egongo direla aldi berean eremuan. Aforoaren egoera jakiteko, Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) begiratu ahal izango dute herritarrek.

Aldiz, udako igerilekuak eskain-tzen dituen zerbitzuak (komunak, aldagelak, txirristak, taberna, terraza...) irekita egongo dira, unean uneko Osasun sailak emandako baldintzak errespetatuz.

Hartu beharko diren neurrien artean, igerilekuko instalaziora sar-tzeko eta tabernara joateko, musukoa eramatea da. COVID-19 gaitzari aurre egiteko Osasun Sailak ezarritako arau eta baldintzak alda-tzen badira, udako igerilekuko arauak ere egokituko dira.

Aurten, udako igerilekuko tarifak merketu ditu Udalak, denboraldia motzagoa izango delako. Irailaren 13an itxiko ditu ateak udako igerilekuak. Bitartean, ordutegiak hauek izango dira: uztailean 10.00etatik 21.00etara eta, abuztuan eta irailean 11.00etatik 20.00etara.

Bono familiarra 102,70 euro izango da; 16 urtez goitiko banakakoa 77,05 euro eta 6-16 urte arteko banakakoa, 51,35 euro. Banaka edo bosnaka sarrerak erosteko aukera ere izango da. Kiroldegiko bazkideek euren bazkidetzan sartuta dute udako igerilekuko sarrera eta pultsera eraman beharko dute.