- Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) buruzko epai deusezta-tzailearen aurrean, Hondarribiko EAJk komunikatu bat kaleratu zuen asteartean. Oharran, taldeak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia deitoratzen zuen, nahiz eta poza adierazi epaiak errekurtsoan planteatutako hirigintza-gaiak legearekin bat zetozela onartu zuelako. Jeltzaleek argudiatzen zutenez, epaiak hirian aurreikusitako proiektu garran-tzitsuei eragin diezaieke eta, gainera, administratiboki eta juridikoki egoera konplexua eragiten du. Horregatik, “egoera hori hiriaren etorkizunerako modurik eraginkorrenera bideratzeko” konpromisoa hartu zuten alderditik, “Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa aurkeztea ere baztertu gabe”. Horrez gain, zenbait talde politikok egindako “salaketa faltsuei” dagokionez, udalaren aurkako ikerketarik ez dagoela argitu zuten EAJtik.