- Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak XIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa antolatuko dute Irunen. Osasun krisia dela eta, ezin izango da urtero bezala Jose Basilio Aranburu plazan ospatu. Horregatik, lehiaketa hainbat berrikuntzekin dator aurten. Bi postontzi prestatuko dira, bata Danok Anai tabernan egongo da eta bestea Antunez tabernan. Bertan, partehartzaileek haien marrazkiak uzteko aukera izango dute. Hauek uzteko epea, ekainaren 15etik 30era bitartekoa izango da eta antola-tzaileek uztailaren 1ean jasoko dituzte. Lehiaketa ume guztiei zuzenduta dago eta aurreko urteetan bezala hiru maila egongo dira: sei urte artekoentzat, zazpi eta bederatzi urte bitarte dituzten umeentzat eta hamar eta hamabi urte bitarte dituztenentzat. Marrazkiaren atzekaldean parte-hartzailearen izenabizenak eta adina jarri beharko dira, baita telefono zenbaki bat ere. Maila bakoitzeko hiru marrazki onenak sarituko dira. Epaimahaia beste urteetako kantinerez osatua egongo da.