- Urtero, Errenteriako Koldo Mitxelena herri ikastetxeak maiatzean antolatzen du Koldo Mitxelena Eguna. Aurten COVID-19aren ondorioz, online ospatuko dute.

Honela, bihar ez dira faltako ez dantzak, ezta Koadro bat testu anitz proiektuaren erakusketa ere. Goizeko 10.00etan hasiko da ospakizuna, agur bideo batekin, eta 13.00etan amaituko da, eskolaren alde topa eginez. “Beste modu batera bada ere, ez diote uko egin nahi izan komunitate osoa biltzen duen egun berezi hori ospatzeari”, adierazi dute eskolatik.