- Artiako Lagunak auzo taldeak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko du ekainaren 6an, larunbatean, 18.00etan, Artia auzoko Arenas Carrilloko autobus geltokian. Ekimena Irungo Udalak mozteko asmoa duen zuhaitz ilararen aurrean burutuko da. Ekimen sinbolikoa izango da: Irungo, Hendaiako eta Hondarribiko auzoetako lurrekin Elkartasun Zuhaitza landatuko dute. Ondoren, 18.15ean Denboraren Kutxa lurperatuko dute, Artiako ezkiak kontserbatzeko eta manten-tzeko kanpainari lotutako dokumentuak eta objektuak biltzen dituen edukiontzian, etorkizunaren testigantza uzteko. Kutxaren irekiera 2040ko ekainaren 5erako programatuko da. Ekitaldia 18.45ean amaituko da. Ordu horretan parte-hartzaileek argazki bat aterako dute ezkiak besarkatuz. Ekitaldiaren egitarauak Nazio Batuen Erakundearen Ingurumen Programaren zigilua jaso du.