- Joan den astetik, Zumardiako kioskoa egokitzen ari da Udala. Hori jakinarazi zuen Gonzalo Carrión Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak; “Esku-hartzearen helburua kioskoa egokitzea da, argiztapena, baranda eta eskaileretatik sarbidea hobetuz. Kioskoaren perimetroa ere egokitu egingo dugu”. Hirigintza Sailean aurreikusitako jarduera-planaren barruan datoren asterako amai-tzea aurreikusten da.