- Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegiak liburuak entregatzeko buzoiaren zerbitzua berriz martxan jarri du. Bazkideek etxean dituzten liburuak eta DVDak entregatzeko aukera izango dute, baina momentuz, mailegu zerbitzurik ez da izango. Mailegu zerbitzua soilik E-liburutegia plataformaren bidez emango da. Liburu eta DVDak berrogeialdia pasa behar dute berriz ere mailegatu ahal izateko.