- Errenteriako liburutegiak aste honetarako bi ekintza antolatu ditu streaming bidez. Konkretuki bihar 17.00etan Irakurketa Ozenkiren tailerra izango da Irene Soteloren gidaritzapean, 9-12 urtekoentzat. Bestalde, bihar ere, baina 19.00etan helduei zuzendutako English Book Club egongo da Slawka Grabowskarekin. Saioen esteka lortzeko, mezu bat bidali daiteke 647 673 451 WhatsApp bidez.