- Hondarribiko Udalak COVID-19aren krisiak sortutako ekonomia egoerari aurre egiteko Itxeki Hondarribia talka planaren baitan deitu dituen dirulaguntzak eskatzeko epea gaur irekiko da. Atzo dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eta, ondorioz, gaurtik aurrera eskatu ahal izango dira. Horretarako, Udalak hondarribia.eus webgunean atal espezifiko bat gaituko du; hala azaldu du aste honetan Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak.

Udalak Itxeki Hondarribia deitu duen talka planean zenbait alor desberdin daude. "Nagusienak aipatzearren, alde batetik enpresa eta jarduerei begira 1.115.000 euro bideratuko dira, beste 1.100.000 euro pertsona eta familiei begira laguntza lerro batean, eta azkenik, epe ertainera bertako ekonomia suspertzeko lehen ekimenak abian jartzeko hirugarren lerro bat abian jarriko dugu", gogorarazi zuen Serranok.

Gaur irekiko direnak norberaren konturako langileei edo autonomoei, bai eta hamar langile baino gutxiagoko mikroenpresei zuzendutako dirulaguntzak dira. Eskatzaileak Hondarribian kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak izan beharko dira eta soilik ixtera behartuta egon direnen edo fakturazioa %50ean baino gehiago murriztu zaiela egiaztatzen dutenen eskakizunak onartuko dira. Emango diren laguntzen kopuruari dagokionez, Udaletik "ez direla amaituko" ziurtatu dute behin baino gehiagotan, instituzioaren borondatea hiriko mikroenpresa eta autonomo guztietara iristea delako.

Ildo horretan, salbuespen bakarra urtero bi milioi euro baino gehiago fakturatzen duten enpresek edo jarduera ekonomikoak izango dira; hauek ez dute izango talka planeko dirulaguntzak lortzeko aukerarik.

Ixtera behartu egon diren eta baldintza guztiak betetzen dituzten enpresek eta autonomoek 1.000 euroko lagunta jasoko dute. Bestalde, irekita egon arren 2019ko lehenengo eta bigarren hiruhilekoekin alderatuta fakturazioa %50ean baino gehiago murriztu zaien enpresek eta autonomoek 500 euro jasoko dituzte.

Diru kopuru horiekin lagunduko diren kontzeptuen zerrenda atzo argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta zenbait arloetan bereizi daietezke. Adibidez, enpresek normalean dituzten gastu arruntei aurre egiteko, dirulaguntzak garatzen ari zen jarduerari zuzenean atxikitako hornigai, makineria, instalazio eta ekipamenduen manten-tze gastuak, elektrizitate, erregai, ur, telefonia eta Interneterako konexiorako hornidura gastuak, zerga eta kontabilitate aholkularitza gastuak, jardueraren aseguru primei dagozkien gastuak edota egozio-lokalen errentamendu-gastuak estaltzeko emango dira.

Bestalde, larrialdi egoerari eran-tzuna emateko, ekipamenduak, instalaziok eta pertsonak desinfekta-tzeko lanetarako kanpoko adituen laguntza gastuak estaltzeko ere balioko dute dirulaguntzek.

Lagun-tza hauei buruzko kontsultak eta informazioa jasotzeko, Bidasoa Bizirik-eko ekintzaileei eta enpresei laguntzeko zerbitzuetara jo ahal izango dute interesa duten autonomoek eta enpresek. Arreta zerbitzua astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), 8.00etatik 14.30era eta 16.00etatik 18.00etara erabili ahal izango da. Era berean, Serranok adierazi zuenez, Bidasoa Bizirikek gutun bat bidali die Hondarribiko enpresei dirulaguntzen informazioarekin.

Arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, 943 509 580 telefonora deitu edota ekintzailetza@bidasoa-activa.com helbide elektronikora idatzi daiteke.

Itxi behar izan duten jarduera ekonomikoek 1.000 euro jaso ahal izango dituzte, eta fakturazioa murriztu dutenek, 500