- Gaurtik eta larunbatera arte irekita dago Uda Abenturan parte hartzeko aurretiko izen-ematea. Hondarribiko Gazteria Sailak antolatuta, 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoei (12, 13 eta 14 urtekoak) zuzenduta dagoen ekimena da, udaran aisialdiko jarduera hezitzaileak eskaintzen dituena. Izena emateko bi aukera egongo dira. Udalak aurretiko izenematea online egiteko aukera ematen du, hondarribia.eus webgunean; gauden alarma egoerarengatik, Udaletik web orria erabiltzea aurre izenamateak egiteko eskatzen dute. Bestela, izenemateak telefonoz egin daitezke Gazteen Zerbitzura deituz, 688728057 telefonoan. Zerbitzuaren bulegoen arreta ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostiralera 16.30etik 19.30era, eta larunbatetan 10.00etatik 13.00etara. Ekimenari buruzko informazio guztia hondarribia.eus/eu/udabentura webgunean lor daiteke.