- Hondarribiko Udalak koronabirusak eragin duen egoerari aurrera egiteko zailtasunak izango dituzten pertsona edo familientzat dirulaguntzak bideratuko ditu, bereziki elikagaiak eta etxebizi-tzetako alokairuak ordaintzeko. Hala jakinarazi du aste honetan Hondarribiko alkateak, Txomin Sagarzazuk, laguntzak zailtasunak izango dituzten pertsonen edo familien oinarrizko gastuak arintzeko helburua dutela azalduz.

Altakeak adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzak ezohiko kreditu bat gaitu du Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako eta, kreditu horretatik, Hondarribiko Udalak 75.000 euro jaso ditu. Pasa den asteartean Hondarribiko Udalbatzan ordezkatuak dauden alderdi guztien arteko Bozeramaile Batzordea burutu zen eta bertan laguntzetan elikagai kontzepturako hileko kopuru bat ordaintzea proposatu zen.

Beraz, laguntzetako onuradunek 25 euro jasoko dituzte pertsona bakoitzeko eta asteroko; ohiko etxebizitzaren alokairua ordaintzeko beste kopuru bat jasoko dute, zorpetze egoeran egon edo ez egon.

Hondarribiako Udalak Eusko Jaurlaritzatik egindako kudeaketa gomendioak jarraituko ditu, eta laguntzaren eskatzaileek eskabide-orri bat bete beharko dute, kontu zenbaki bat eta ondasun eta sarreren erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuz.

Alarma egoera bukatzean gera-tzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute laguntzetako eska-tzaileek, egoera ekonomikoari buruzkoa, erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoa egiaztatzen duena.