- Errenteriako liburutegiak aste honetarako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Honela, gaur 17.30ean Irakurketa Ozenki tailerra eta 19.00etan Las que aguardan liburuko literatur solasaldia izango dira. Azkenik, bihar 10.30ean Elikadura osasungarria tailerra burutuko da. Parte hartzeko liburutegiko sare sozialetan sartu behar da.