- Udalak Itsas Etxea Auditoriumaren sarrerako espazioa lagatu dio Hondarribiko Osasun Zentroari, bere egunerokotasunean erabili ahal izateko. Txomin Sagarzazu alkateak azaldu zuenez, "Hondarribiko Osasun Zentrotik eskari bat egin zitzaigun, bere lana hobe antolatu ahal izateko bere sarrera izango zuen gune bat edukitzeko, COVID-19aren krisi guztiarekin beharrezkoa zutela espazio bat erabiltzea adieraziz, eta inongo dudarik gabe utzi egin diegu erabili dezaten alarma egoerak dirauen bitartean". Ildo horretan, administrazio eta erakundeen arteko elkarlana "ezinbestekoa" dela gehitu zuen Sagarzazuk. Bestalde, Udalak hilerria itxia dagoela gogorarazi du aste honetan. Beraz, ehorzketetan eta errausketarako agurretan parte hartzeko aukera hiru laguni mugatzen zaie momentuz. Osasun Ministerioak martxoaren 29an dekretatuaren arabera, erlijio-gurtzak eta hileta-zeremonia zibilak geroratu egingo direla, alarma egoera amaitu arte