- Karrikako Iturburu etxea, haur eskola izandakoa, fumigatu berri du Oiartzungo Udalak, aurreko udaberrian egin bezala. Karrikako auzotar batzuk kexu dira azken urteetan euli-kopurua hazi omen delako auzoan. Hori dela eta, egoeraren azterketa egin zuen Udalak iaz eta udalaren jabetzakoa den Iturburu fumigatzeko erabakia ere hartu zuen. Udalak egoeraren jarraipena egiten segituko du.