irun - Igandean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Irungo Udalak bere erakunde-adierazpen ofiziala kaleratu zuen atzo. Idatzian, Udalak konpromiso irmoa adierazten du "berdintasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko, pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena tokiko bizitzan".

Helburu hori gauzatu ahal izateko hainbat neurri aurrera eramateko kompromisoa hartzen du Udalak bere adierazpenean: "Udalerriko emakumeen baldintzak eta egoerak sistematikoki aztertzea baliabide, ondasun eta zerbitzu guztiak eskuratzeari dagokionez desberdintasunak identifikatu eta zuzentzeko" edota "tokiko berdintasun-politikak bultzatzeko langile eta baliabide nahikoak dituen egitura egonkorra edukitzeko urratsak egitea", beste batzuen artean.

Azkenik, irundarrak igandeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditu Udalak atzo kaleratutako adierazpenean.