HONDARRIBIA - Hondarribian autokarabanei aparkatzea debekatzen dieten seinaleak erretiratzeko agindua eman du Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegiak. Sorbeltz autokarabana erabiltzaileen euskal elkarteari arrazoia ematen dio epaiak, eta Hondarribian horrelako seinaleak jar-tzeko aukera ematen duen ordenantzarik ez dagoela ebatzi du. 2017ko irailean jarri zituen Udalak autokarabanen kontrako seinaleak herrian zehar. Zehazki, 2,2 metroko altuera eta 5 metroko luzera gainditzen dituzten ibilgailuei ezartzen zitzaien debekua, "baimendutakoei ezik". Abotsanitz udal taldeak 2016ko urriko ohiko osoko bilkuran aurkeztu zuen mozioa, aho batez onartu zena, errespetatzea eskatu zion atzo gobernu jeltzaleari. Mozioak autokarabanentzako araudia eratzea proposatzen zuen. - J.G.