Irun - Irungo 2020ko Inauterietako programaren barruan, Inauteriak iragartzeko kartelen sariketa dago. Aurtengo edizioan, guztira, 25 kartel aurkeztu dira, eta Inauterietan parte hartzen duten konpartsak izan dira irabazlea eta bigarrena aukeratzeko arduradunak. Hain zuzen ere, konpartsa hauetako ordezkariek eratu dute epaimahaia: Jazzarte Dantza Taldea, El Pilar, Gazte Landetza, Elatzeta-22 Academy, My Dance Studio, Escuela de Baile Carlos Zapirain, Irungo La Salle, Santiagoko Deabruak, eta Belaskoenea Auzokide Elkartea. Kartel irabazlea Tradición izan da, Ruben Lucas Garciarena. Bigarren saria Ioseba Imanol Vilasentzat izan da, bere Jai Abordaia lanarengatik. Aurkeztutako lanak Amaia Kultur Zentroan jarriko dira ikusgai otsailaren 14etik 29ra. - J.G.