hondarribia. Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunak talde ekologistek antolatuta, pasa den igandean bisita gidatua egin zen Zaldunbordan eraiki nahi duten merkataritza-zentro berriak hartuko lukeen parajera. Parte-hartzaileek, 200 bat antolatzaileek diotenez, proiektuen ezaugarriak, "dagoeneko egin diren txikizioak eta oroz gain parajearen balio naturalak" bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten. Ekologisten hitzetan, "kontuan izan behar da Zaldunborda Jaizkibel eta Aiako Harria bitartean dagoela, hau da, Natura 2000 Sareko espazioren bitartean". Argazkia: N.G.