hondarribia - Hondarribiako Hirigune Historikoaren Plan Bereziko Herritarren Partaide-tzarako Programaren baitan, aste honetarako Hirigune historikoaren errealitatea tailerra eta bisita gidatua antolatu da. Azken hilabetean egindako elkarrizketa, behaketak eta Arma Plaza fundazioan egindako erakusketa parte-hartzaileren analisitik, diagnostiko mapa bat eratu da. Orain herritarren lagun-tzarekin batera Alde Zaharraren balioak, proposamenak eta gatazkak aztertuko dira. Bihar, 18.00etatik 19.30era Zuloaga Etxean parte-hartze tailerra egingo da. Era berean, larunbatean, hilak 18, Alde Zaharraren gaineko beste begirada bat izeneko bisita parte-hartzailea izango da. Interesa duten pertsonek hondarribia.eus/aldezaharra webgunean izena eman dezakete. Prozesu honen helburua Alde Zaharraren etorkizunari buruzko hondarribiarraren iritzia ezagutzea da. - J.G.