hondarribia - Hondarribiko Udalak hiriko argazkiekin ilustratutako 2020rako egutegia argitaratu du, Estitxu Ortolaiz eta Floren Portu argazkilarien laguntzarekin. Guztira 3.000 ale inprimatu dira, eta doan banatuko dituzte herritarren artean. Ale bat nahi dutenek, Javier Ugarte kalean dagoen BAZ-era hurbildu beharko dira eta berea eskatu. Maria Serrano, Turismo eta Merkataritza zinegotziak egutegiaren aurkezpenean adierazi zuenez, "hemendik aurrera urtero bat editatzea da asmoa, nahi duen orok berea doan eskuratu ahal izan dezan". Bestalde, datorren urteari begira, 2021eko ediziorako herritarren argazkiak aukeratzea da helburua. "Gai konkretu bat aukeratu eta urria aldera lehiaketaren deialdia egingo dugu", aurreratu zuen zinegotziak. - J.G.