irun - Irun eta Hondarribiako Udalek, Irun Ekintzan eta Hondarribia Abian ekimenen barruan, Eguerdi On topaketak proiektua abiarazi zuten joan den maiatzean Bidasoa Biziriken bidez, ekintzailetza ekosistemari balioa emango dioten pertsona ekintzaileen komunitatea sortzeko helburuarekin,

Jarduera finkatze prozesuan dauden enpresa berriei laguntzeko jarri zen abian, Bidasoa Bizirikek kudea-tzen dituen enpresa-zentroetan kokatutako enpresa komunitateak sendotzea eta kohesionatzea helburu hartuta bereziki.

Horrela, enpresa zentro horietatik lan egiten duten 26 pertsona ekin-tzaile hilean behin bildu dira maia-tzetik, bai Irunen, bai Hondarribian, eta bakarka zein taldean sortu diren kezketan lan egin dute.

Topaketak eguerdian izaten dira beti, eta, bazkaltzen duten bitartean, ekintzaileek elkarri eragiten diote, prestakuntza aktiboki jaso-tzen duten bitartean. Hasieratik Ana Eguiazabal coachak zuzenduta, lehenengo hiru saioetan taldeek adimen emozionala landu zuten, "enpresa proiektu baten bideragarritasun ekonomikoaz gain, bideragarritasun emozionala ere landu behar baita", Bidasoa Biziriketik diotenez.

Duela bi aste, bi hirietan, Eguerdi On topaketen urteko azken saioa egin zen. Horren bidez, taldeek pertsona bakoitzak topaketa horietan parte hartu izanaren balantzea egin zuten, eta guztien artean erabaki zuten norantz bideratu nahi duten ekimena 2020. urteari begira.

Azken bilera horietatik ondorioztatu zen bilerek ekintzaileei balio izan dietela "ikusgarritasuna, sinergiak eta komunitatea sortzeko eta networking egiteko", Iker Velascok azaldu zuenez, Ekiphos enpresaren sortzaile eta proiektu horretako parte-hartzaileak. Ondorioz, azken bileran, 2020an proiektu horrekin jarraitzea erabaki zen, eta, beraz, hilean behin bi taldeak bilduko dira. - J.G.