hondarribia. Urtero bezala Eguberrietan Mendelun jaiotza biziduna kokatzen da. Hau 1978tik ospatzen da, San Mikel Garikoitz parrokian (Betharram). Azken egunetan jaiotza bizidunaren hainbat saio egin dira Betharramen, baino azkenekoa bihar ospatuko da, urtarrilak 6ean, 11.30ean egingo den mezaren ostean. Bestalde, Betharrameko parrokian jaiotza bizidunaz gain, jaiotza mekanikoa ere muntatzen da urtero. Aurtengoa bisitatzeko azken aukera bihar izango da, 10.00etako eta 11.30eko mezak baino lehenago eta ondoren. Argazkia: N.G.