Hernaniko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) hipoteka gastuak erreklamatzeko laguntza eskaintzen du. Gogorazi duenez, 2019a baino lehenagoko gastuak erreklamatzeko epea bukatuko da urtarrilaren 23an.

Egoera horretan dauden herritarrei Kontsumobideko inprimakia eman eta erreklamazioa egiteko laguntza emango zaie. Azalpenak eta dokumentazioa jaso-tzeko, aldez aurretik hitzordua hartu behar da telefono hauetara deituta: 943 552 610 edo 943 557 854. Sandiusterriko udal eraikinean dago KIUB zerbitzua.

Espainiako Auzitegi Gorenak 2019a baino lehen hipoteka bat eratu zuten bezeroek finantza-erakundeak hipoteka formaliza-tzean kobratu zizkion gastuak itzultzeko eska dezakeela adierazi zuen epai baten bidez, “prak-tika hori gehiegizkotzat jo bai-tzuen”.

Hori dela eta, bankuak kobratutako zenbatekoaren zati bat itzultzera behartuta daude.