Plazaola Urola triatloi klubaren San Silbestre eguneko kros mistoaren 6. edizioa egin zuten igande arratsaldean Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Parte-hartzaileek 2,5 kilometroko bi itzuli egin zituzten. Beñat Ibañez zumarragarra eta Miren Bastida azpeitiarra nagusitu ziren. Bigarren postuan Batirtze Gabirondo zumarragarra eta Andoni Ormazabal urretxuarra sailkatu ziren eta hirugarrenean Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona azpeitiarrak. 51 bikotek parte hartu zuten eta lasterketaren ondoren babesleek emandako 22 opari zozkatu zituten parte-hartzaileen artean.