Bertan Elkarteak antolatuta, neguko denboraldian saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera dago atzotik bihar arte Azpeitiko 36 saltokietan. Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta. Eguraldiak laguntzen badu, denda aurrera atera ahal izango dituzte produktak. Ordutegiari dagokionez saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko betiko ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da.

Kanpainaren bidez, bertako kon-tsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu. Antolatzaileen esanetan, “aukera paregabeak” izango dira outletean, eta gainera, “herriko merkataritza bizirik mantentzen lagundu ahal izango da”. Parte hartzen ari diren dendak honako hauek dira: Valverde drogeria (osasuna eta edertasuna); Urbistondo margoak (dekorazioa); Esnaola Tien 21, Gau Argi eta Iru burdindegia (teknologia eta etxerako tresnak); Aitzaki eta Jostaldi (kirola); Arrospide eta Furundarena (oinetakoak); Iosu eta Ostadar (Optikak); Alar, Azkue, Ilargi, Kotoi, Mina, Nerea eskulanak eta Romaes (mertzeriak); Alzuaran, Arku, Babesa, Biur, Bossi, GEU, Kaïoa, Koket, NKN, Oihele, Ubbo, Zume eta Zuri-Beltz (moda); Arantxa, Tilin-Talan eta Ufito (haur moda); Disdira eta Ordulari (bitxitegiak).

Top market

Neguko Outleta ez da izango astebukaeran ospatuko den azoka bakarra Azpeitin. Igandean inguruko hainbat sortzailek zein saltzailek bat eginda, Top Market azoka antolatu dute. Da tabernaren atarian jarriko dituzte postuak 11.00etatik 15.00etara bitartean. Bigarren eskuko arropa, dekorazio osagarriak, zeramika eta beste produktu batzuk topatuko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Zortzi saltzailek jarriko dituzte postuak: Aizterri Home, Kiribil Zeramika, Holy Mari Vintage, Axun Ringana, Egurrezko Kattagorrixek, Leire Arenas, Endreda Makina eta Oninpintage. Mr. Soto eta House One disko jartzaile azpeitiarren musikak girotuko du azoka.