Elorsoro kiroldegiko gihartze-gela guztiz berrituko du Oiartzungo Udalak. Lurra aldatu, bi guneak banatzen dituen horma kendu eta gela margotzeaz gain, bertako makina guztiak berrituko ditu. 177.000 euroko inbertsioa egingo du 40 gailu erosteko eta udaran iritsiko dira.
Sektorizatutako 20 makina (bular eta sorbalda press, hankak, abduktore/aduktore duala, abdominalena…), geltoki ani-tzeko bi makina eta pisu libreko ekipamendua jarriko ditu.
Gainera, kardiobaskular guneko hamaika bizikleta estatiko, hiru eliptiko eta eskailerak eskalatzeko bi makina ere berrituko ditu.