Urretxuko +65 foroak Emozioak mugimenduan ikastaroa antolatu du. Hilaren 16an, 17.00etan, aurkezpena egingo dute kultur etxean. Aurkezpena Mari Alonsok egingo du, ikastaroa emango duen emakumeak. Izen-ematea han bertan egingo da.

Alonsok tailerraren helburua gorputzarekiko lotura eta emozioen adierazpen osasungarria sustatzea dela aipatu du. “Antzerki fisikoaren, adierazpen mugimenduaren, gorputz kon-tzientearen eta talde dinamiken bidez, tailer honek gure gorpu-tzarekiko lotura eta gure emozioen adierazpen osasungarria sustatzen ditu, modu jasangarri eta seguruan. Jolasa, en-tzutea eta konfiantza dira tailer honen oinarriak. Pertsona bakoitzaren erritmoei errepara-tzen diegu”.

Tailerra 65 urtetik gorakoei zuzendua dago. Informazio gehiago nahi dutenek, udaletxera jo dezakete edo 693 900 568 zenbakira deitu.