Herri Hezitzaile egitasmoaren baitako erronkak berritzeko helburuz, diagnosia eguneratzeko saioak abian dira. Lehen saioa aste honetan egin da eta herriko eragile ezberdinetako 20ordezkaritik gorak hartu zuten parte. Diagnosia errekuperatuko eta errepaso orokor bat egin ostean, arlokako dinamika bat egin zuten diagnosia eguneratzeko.

Aurrera begira, “hurrengo urteei begira aurreikusten ditugun erronkak identifikatu eta horiek modu kolektiboan landu ahal izateko sortzen zaizkigun beharrak identifikatzea” da helburua, sustatzaileen hitzetan. Horretarako, beste bi hitzordu ere badituzte zehaztuta. Otsailaren 28, 17.30etik 19.30era, arlo bakoitzak diagnosiaren eguneraketa aurkeztuko dute eta erronka berrietatik zein-tzuk burutu daitezken erabakiko dute. Martxoaren 28an, leku eta ordu berean, hezkuntza elkargunea ezaugarrituko dute. Saioak Basazabal Formazio Zentroan izango dira.