Zumaia: Oikiako Eskolak ateak irekiko ditu gaur
Goizeko 11.00etatik 13.00etara izango da eta edonor joan daiteke ikustera
Oikiako Eskolak ate irekiak egingo ditu gaur ezagutu nahi duen edonor joan ahal izateko.
Bertan, instalazioak ezagutzeko aukera izango da. Eskola bera eta haurrek bertan jasotzen duten eskaintza pedagogikoa ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Goizez zabalduko dira Oikiako Eskolako ateak. 11.00etatik 13.00etara bitartean, hain zuzen ere. Telefono bidez ere informazioa eskuratzeko aukera izango dute haurren gurasoek, 943 899 223 zenbakira deituta.
Gainera, oraindik matrikulazio epea irekita dago. Asteartean ireki zen eta datorren larunbata izango da azken eguna bertan matrikulatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, lehen aipatutako telefono zenbakian, 012299aa@hezkun-tza.net web orrialdean edota eskolako sare sozialetan lor daiteke (Facebook eta Instagramean @oikiakoeskola).