Goierri elkarteak batzar nagusia egingo du asteazkenean, elkartearen egoitzan. Lehen deialdia 19.00etan da eta bigarrena 19.15ean. 2022ko balantzea, 2023ko aurrekontua, zuzendaritza berria eta kirol sailak izango dituzte hizpide. Javier Garcia de Andoin hil zenetik, Juan Luis Ayuso da lehendakaria. Legealdia amaitu da eta zuzendaritza berria aukeratu behar dute.