Síguenos en redes sociales:

Berdintasuna sustatzeko bilera egongo da Zumaian

Datorren asteazkenean izango da Berdintasun Foroa 18.00etan Emakumeen Etxean

Berdintasun Foroa egingo dute datorren asteazkenean, hilaren 25ean, aurten Zumaian berdintasuna nola sustatu erabakitzeko intentzioarekin. 

Bilera Emakumeen Etxean egingo dute arratsaldeko 18.00etatik aurrera. Landuko dituzten puntuak hurrengo hauek dira: hurrengo galderei erantzuna eman eta erreflexionatzeko, 2023an zer egin nahi dugu herrian berdintasuna sustatzeko? Zer jaso dugu IV. Berdintasun Planean?

Gauzak horrela, udaleko Berdintasun sailetik herriko emakume guztiak gonbidatzen ditu bertan parte hartzeko.

“Saioa dinamikoa izango da, eta animatu nahi ditugu herriko emakumeak parte hartzera. Ez da ezer berezirik behar parte har-tzeko, gogoa bakarrik: gogoa gauzak aldatzeko, eragiteko, entzuna sentitzeko... Emakumeok badugulako zer esan”, aipatu dute antolatzaileek.